La Habanan grabatu du bere azken diska Audience talde Gernikarrak. 2002tik beti lanean eta bide berriak bilatzen aritu den taldea dugu hau. Musika eta hizkuntza ezberdinei ateak zabalduz, bertze behin ere pausu berri bat eman dute. Isla izeneko diska eskuetan dutela datoz Katakura. Musikari finak eta soinu zainduak entzuteko aukera paregabea guretzako.
http://www.bidehuts.net/wordpress/?p=8671&lang=eh
Gezurra dirudi, baina urtebete igaro da ostatua berrireki genuenetik. Eta era berean, 'katakume' egitasmoa sortu genuenetik. Zuen kuota eta Auzolanei esker, Katakuk herriari egiten dion ekarpena oparoagoa izaten ari da. Bertaratzen den edonork eskaintza musikal eta kultural aberatsa aurki dezake. Eskerrak ematea gutti iruditzen zaigu, eta horregatik, KATAKUME EGUNA antolatzea erabaki dugu. Gorde ezazue Martxoaren 10a (Larunbata) zuen agendatan. Urte osoko ostatuko kontuei eta ekitaldiei errepasoa emanen diogu eguerdian. Bazkari eder baten ondoren, atsaldea kantuan igaroko dugu eta arratsin INOREN ERO NI taldearen kontzertua izanen da. Eta bukatzeko, DJ TOROROk amaiera ederra emango dio egunari.

InoreneronI