Pelax argazkiak


 Pelaxek kontzertu ederra eman zuen
Otsailaren 9an. Taldea bere onenean
dagoela argi utzi zuten. Hurrengoaren
zain... bitartean... tori irudi batzuk!

Milesker Amaia Oca, zure argazki
hauek erakusten uzteagatik!




PINTXOPOTE GIROTUA

                                  
Ostiral honetako pintxopotea desberdina izango da Katakun. Ardo, pintxo eta zuritoen zaporeak toke berexia izango dute zalantzarik gabe, izan ere, 20:00tan zuzeneko musikak girotuko du ortziletako aperitifa. Bi talde izango ditugu taula gainean. Alde batetik Iñigo Muguruzaren "Hiru leike" proiektu berriaren aurkezpena entzungo dugu. Oraingoan formatu ttikiko aukera egin du Iñigok, bere gitarra eta Ane Odriozolaren ahotsaz osatzen da Hiru leike. Ane Odriozolak "Indidxabak" Irungo bere taldearekin ere joko du.

Hiru leike
Indidxabak