SOLASALDIA

2012ko mobilizazio eta herri kontsultekin hasi zuten Herrialde Katalanetan independentziarako bidea, azken urte hauetan prozesu soberanista areagotuz. Nahiz eta akordio instituzionalek bidea mantsotu egin duten, gizarte katalanak tinko eutsi dio prozesuarekin antzinera jarraitzeari. 2014ko azaroaren 9an hilabeteetako prestaketa lanak izan zuen kontsulta, eta beranduago 2015eko irailaren 27ko hauteskundeen bitartez eman zen parlamentuaren osaketa, hagitz mugarri garrantzitsuak izan dira Katalanek egiten ari diren bidea ulertzeko. 
Bereziki CUP alderdiak eta Herrialde Katalanetako ezker independentistak duen papera ezagutzea interesgarria iruditzen zaigu, nazionalismoko eliteen aurrean alternatiba soberanista bat proposatzen baitute. Independentzia nahi dute guztia aldatzeko, ezkerretik eta desobedientziaren bitartez.  

Horretarako, ekainaren 2an, ortzirala, Isabel Vallet, CUP-eko kidearekin eta Kataluniako parlamentari izanarekin solasaldi bat edukitzeko aukera izanen dugu, gaur egun Katalunian bizi duten prozesuaz, eta CUP alderdiaren paperaz gehiago jakin dezagun. Vallet-ekin batera ere Gorka Bereziartua, Argiako kazetaria gurean egonen da solasaldia bideratzeko. 
Gorka Bereziartua


No comments:

Post a Comment