THE BALLADURIANS

Ortzirala
Azaroak 22
22:30etan

























The Balladurians taldea izanen dugu ortziral honetan Katakun. Ohiko rock talde formatua hautsiz, guitarra, ahotsa, teklatua, erritmo kutxa eta biniloen bitartez punk erritmo errabiatuak egiten dituzten BI TIPO dira BALLADURIANS.
Bietako bat, Laurent, lehendik ere bizpahiru aldiz izandu da gurean, bertze proiektu aski interesgarri batzurekin. Oroitzen Cannibales&Vahinés taldearekin emandako kontzertu puska? Eta Familha Artús folk talde haundia? Ba Laurent gitarrajolea hor zen bi talde hoiekin. Ia ze proposamen ekartzen diguten oraingoan, generalean haize freskoa izaten baita Okzitania alde horretatik heldu dena.
Joan den igandean Napoka Iria aditzera bildu zen jendetza ez da izanen ostatuan, bistan da, baina gaudenak gaudela gure belarrizulo zoldazuak asetzeko adinako buila izanen da dudarik gabe, eta igual, igual norbait dantzatzera animatzen da. Ez, bromak aparte, hementxe dituzue lotura batzuk aperitif gisa:
Etxean dantzatzen dutenentzat
Bertze bat

www.theballadurians.com

Napoka Iria zuzenean

























Igande arratsalde hontan Napoka Iria taldea bertatik bertara entzuteko aukera paregabea izanen dugu Katakun. Miren Narbaiza eta Ander Mujika elgoibartarrek osatzen dute talde ttiki baina haundi hau.
Doinu gazi eta erritmo goxoez giro intimoak sortzen jaioak dira Napoka Iria. Oinarrian gitarra eta ahotsa erabiltzen badituzte ere tarteka bertze musikariekin ere aritzen dira kontzertuetan.
Kasu hontan Berako Felix Buff (bateria) eta Elgoibarko Iban Urizarren (tronpeta) laguntzarekin ariko zaizkigu Katakuko taula gainean, eta ez dira edozein bi hoiek ere. Saran, Iñigo Irazokiren estudioan grabatu berri duten diska aurkeztuko digute, fresko-fresko. Aitzakiak eskas, beraz, igande arratsaldean gure belarriak etxean zigortuta uzteko.

NAPOKA IRIA
IGANDEA 17
ARRATSALDEKO 6ETAN
KATAKUN

napoka iria
Felix Buff
Iban Urizar