one man bands @ kataku

Larunbata honetan (abenduak 15), gaueko hamartertan,  Berako bi gitarrajole haundi taularatuko ditugu katakun, Joseba Baleztena eta Joseba Irazoki.

 Joseba Baleztena, orain arte Sextysexers taldeko gitarrajole bezela ezagutu duguna, berriki hasia da bakarkako kontzertuak ematen eta larunbata hontan lehenbizikotz Beran izango dugu.

 Joseba Irazokik, jada aurkezpenik behar ez duen musikariak, " Oso banda" bere diska berriaren aurkezpena egingo digu.


Jarraian, Goietxe eta Larratxe Dj-ak girotuko dute gaua.