CALVA & SHUB, apirilak 17

Okzitaniako Pabetik (hori harrobia!) heldu diren bertze bi hardcore talde zuzenean Katakun, astearte honetan arratsaldeko 7etan. Hementxe kartela eta beraien musika aditzeko zenbait lotura:
Shub
Calva

NAICA, apirilak 20

























Apirilak 20, arratseko 10etan
Kataku ostatuan

Beraien blogetik bildu ditugu hitz hauek taldearen aurkezpen gisa:

"Naica bi izan ziren Hudson eta East River ibaien inguruan ibilbidea hasi zutenean. Handik gutxira, Bidasoa ibaiaren ertz atseginetara itzultzerakoan, senar-emazte, bi anaia, mediku bat eta mutil altu bizardun bat izatera pasa dira: denera sei batu arren, bost dira benetan. Hastapenetik gaur arte nabarmen aldatu da beraien musika. Hasieran, bikote akustikorako sortu ziren kantu zahar horiek, ber-interpretatu, eta berri gisa ageri dira orain, formatu elektroakustiko klasikoan —bateria, baxua, kitarra eta pianoa—.

Naica paisai eta sonoritate ezberdinetan zehar pasieran dabil, toki atseginetan zehar igaroz, eta ez hain atseginetara ere hurbilduz. Naicak bere modua bilatu nahi du, bere ahots propioa erakutsi, barrutik irtetzen zaion moduan, era erosoan. Estilo finkoetatik eta autore famatuen babesetik ihesi, ziurrenik, zerbaiten antza izango du, baina niri ez dagokit hori esatea, eta, egia esan, ez zait axola ere. Naicari —kontatu didatelako dakit hau— mugimenduan doan aire hori hitzetan deskribatzea kosta egiten zaio. Beraz, zalantza hauek guztiak argitzeko modurik aproposena izango da aurrerantzean eskeniko dituzten edozein kontzertutara hurbiltzea, eta kontatu nahi digutena adi entzutea".



------------

Naica:
Mikel Azcona Uribe
Naia Mandaluniz Elgezabal
David Martinez Zabalegi
Carlos Noain Maura
Santiago Noain Maura