one man bands @ kataku

Larunbata honetan (abenduak 15), gaueko hamartertan,  Berako bi gitarrajole haundi taularatuko ditugu katakun, Joseba Baleztena eta Joseba Irazoki.

 Joseba Baleztena, orain arte Sextysexers taldeko gitarrajole bezela ezagutu duguna, berriki hasia da bakarkako kontzertuak ematen eta larunbata hontan lehenbizikotz Beran izango dugu.

 Joseba Irazokik, jada aurkezpenik behar ez duen musikariak, " Oso banda" bere diska berriaren aurkezpena egingo digu.


Jarraian, Goietxe eta Larratxe Dj-ak girotuko dute gaua.







Xabi Sansebastian Band

 Urriak 6 Larunbata
 22:30tan

Xabi Sansebastianek eta bere taldekideek  "Erraiak" beraien diska berria aurkeztuko digute Katakun egingo duten kontzertuan.
Folk doinuetatik aldendu eta rock doinuetara hurbildu dira oraingoan.  Beraien zuzeneko berria dastatzeko parada izango dugu beraz larunbatean, afalondoan, 22:30ak aldera.

                                              

Pulcinella zuzenean

Bart gaueko irudi batzuk:




Pulcinella, larunbat hontan


PULCINELLA
IRAILAK 22, larunbata
arratseko 8etan (punttual xamar)
KATAKUKO TERRAZAN
Antolatzaile: Kataku eta Bidaxka ostatuak

















Ieeep!! Itzuli gara!

Udako atsedenaren ondotik, larunbat honetan Okzitaniako Tolosatik datorren talde batekin hasiko dugu Katakuko kontzertu denboraldia.
PULCINELLA izeneko talde honek jazzarekin eta jazzaren mugetan dauden soinu eta erritmoekin jostatzen du; bateria, kontrabaxua, akordeoia, saxoa, flauta eta euren zuzenekoa arront berezia egiten duten bertze hainbertze instrumentu erabiltzen dituzte.

Pulcinellaren musika aldez aurretik dastatu nahi izanez gero hementxe duzue beraien web orrialdea, aski txukuna eta bortz minutu eskaintzea merezi duena, dudarik gabe:
http://pulcinellamusic.com/ 





Zuzeneko bideo bat, hemen:
Pulcinella @ Transilvania Jazz fest